3. 2. 1. Ikasteko irakurri. Irakurriaren ulermena

books-2158737_960_720

“Ikasteko irakurri” ardatzak hauxe azpimarratzen du: irakurketa, eskola esparruan nahiz eskolatik kanpo, ezagutza garatzeko eta ikasteko funtsezko baliabidea dela; izan ere, irakurtzen jakiteak eskola arrakasta ezinbestean bermatzen ez badu ere, irakurmena behar bezala garatuta ez izatea eskola porrotaren arrazoietako bat da eta norbanakoaren garapen kognitiboa oztopatzen du. Gainera, derrigorrezko eskolaldia eta horren ondorengo ikasketak amaituta ere, mota askotako testuak askotariko euskarrietan irakurtzea izan ohi da ezagutzak transmititzeko eta jasotzeko bitarteko nagusia.

Irakurtzeko gaitasuna modu sistematikoan landu behar da ikastetxe guztietan, arlo, ikasgai eta eremu guztietan; ziklo eta  eta ikasmaila guztietan, aurrez antolatutako eta planifikatutako jardueren bidez, ikasle guztiak irakurle gaituak izan daitezen; ahaztu gabe, irakurtzeko oztopoak izan eta beraz, berariazko esku-hartzeak beharko dituzten ikasleak.

 

1. SAIOA

Zer da irakurtzea?
Informazio bilketa, hautaketa eta kudeaketa

2. SAIOA

Irakurketa estrategiak: irakurri aurretik, bitartean eta ondoren

Irakurketa atazak

3. SAIOA

Irakurketa prozesuak eta euren ebaluazioa