3. 4. Konpetentzia zientifikoa

zientziakonpetentzia

 

Konpetentzia zientifikoa ezinbestekoa da gazteak egungo gizartean izango duten bizitzarako prestatzeko; hau da, konpetentzia horri esker, gizabanakoak erabateko parte-hartzea izan dezake zientziak funtsezko garrantzia duen gizarte honetan. Izan ere, konpetentzia horrek inguruan duten mundua ulertzeko ahalmena ematen die gazteei, eta, horrela, zentzuz joka dezakete.

Formazio-modulu hauen xedea da konpetentzia zientifikoaren ikuspegiari eta zientzia irakasteko proposamen berriztatzailei buruzko hausnartze-gida izatea; bertan, konpetentzia zientifikoa osatzen duten gaitasunak zein diren eta haiek modu integratuan nola garatu aztertzen da. Hortaz, konpetentzia zientifikoa gelan lantzeko zenbait proposamen biltzen ditu material honek, hezkuntza-ikerkuntza eta berrikuntza eta ikasgelan egunero egiten den benetako lana konektatzeko asmoarekin.

1. SAIOA

Konpetentzia zientifikoa eta bere osagaiak

Metodologia

 

2.  SAIOA

Arazo-egoerak: ezaugarriak eta adibideak

Unitate Didaktikoak: ezaugarriak eta adibideak

Arazo-egoeratik Unitate Didaktikora