3. Formazioa

Gune honetan bilduko ditugu ikastetxeek barne formaziorako balia ditzaketen zenbait proposamen Oinarrizko Konpetentzien garapena ikastetxean bultzatze aldera.

Proposamen honen helburu nagusia da irakasleek gogoeta egin eta euren praktika didaktikoa aztertzen laguntzea; betiere, hezkuntzaren kalitatea eta ikasleen konpetentzia maila hobetzeko.

Formazio proposamen honetan, hiru konpetentziari lotutako moduluak jorratzen dira baina, gerora, beste konpetentzia eta modulu batzuk txertatuko dira. Bost modulu independente gisa aurkezten dira; beraz, ikastetxe bakoitzak bere formazio ibilbidea antola dezake.

Modulu horietako bakoitza saioka dago antolatuta (2 edo 3 saio). Saio bakoitzak bi orduko iraupena du.

Formazio ereduari begira, lan-saio gisa egituratuta daude eta, beraz, partaideen iritziak eta gogoeta funtsezkoak dira.

Saioak, oro har, honelako egitura dute: informazioa eskuratzeko atala, gogoetarako jarduera(k) eta erabaki bateratuak hartzeko jarduerak.

Marko orokorra

Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

Konpetentzia matematikoa

Konpetentzia zientifikoa

Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia

Haur Hezkuntza