1. Material didaktikoa

Atal honetan baliabide desberdinak biltzen dira, beti gelako praktikarekin erlazionatuta. Agertzen diren baliabideak hiru motatakoak mota:

  • Alde batetik, unitate didaktikoak egiteko eta ebaluatzeko gida.
  • Beste aldetik, arazo-egoeren bilduma etapaka eta arlo eta irakasgaika antolutata.
  • Azkenik, unitate didaktikoen adibide desberdinak, etapaka eta arlo eta irakasgaika antolatuta;  bai inprimatzeko formatuan, bai formatu digitalean.

Unitate didaktikoak egiteko eta ebaluatzeko gida

Orrialde honetan Unitate didaktikoak egiteko eta ebaluatzeko gida dokumentua aurkezten da.

Arazo-egoeren bilduma

Gaur egungo curriculuma konpetentzietan oinarritzen da, eta arazo egoerei erantzun egokiak ematen dakiten pertsonak prestatzeko beharra defendatzen du. Hau da, planteatzen du ikasleak egoera konplexuen eta esanguratsuen aurrean jarri behar ditugula, egoera horiek konpon ditzaten, horretarako behar den konpetentzia edo konpetentzia multzoa baliatuz.

Unitate didaktikoak

Atal honetan biltzen dira Heziberri 2020 hezkuntza ereduaren arabera sortutako zenbait unitate didaktiko, bai inprimatzeko formatuan, bai formatu digitalean. Unitate didaktiko hauek adibide izan nahi dute, besterik ez; oinarrizko konpetentziak garatzeko eta gelan jarduteko modua erakutsi nahi dute.