3.5. Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia horrela definitzen da “Hitzezko eta idatzizko testuak erabiltzea da, euskaraz, gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntza batean edo gehiagotan, bizitzako egoera guztietan egoki, eraginkortasunez eta hizkuntza-aniztasuna errespetatuz komunikatzeko. Horrekin batera, heziketa literarioa lantzea, nork bere burua eta ingurunea hobeto ezagutzen laguntzeko.”

Gure erkidegoko irakaskuntza, gutxienez hiru hizkuntza irakasten eta ikasten dira, eta ohikoa da horietako batzuk komunikazio-bitarteko moduan erabiltzea ikasgaiak irakastean. Egoera horri erreparatuta, irakasteko moduak hausnartu eta egokitu behar dituzte hizkuntzen irakasleek, hizkuntza batean ikasitakoa gainerako hizkuntzak ikasteko erabil dezaten ikasleek. Orobat, hizkuntzen tratamendu integratua
sustatu behar dute irakasleek.
Bi hizkuntza edo gehiago dakizkiten ikasleen egitura kognitibo eta emozionaleko elementu dira, bai dakizkiten hizkuntzak, bai hizkuntza horien bidez ikasi dituzten ezagutzak. Horrez gainera, hizkuntzak ikasteko prozesuaren elementu ugari komunak dira hizkuntza guztietan, eta hizkuntza batetik bestera erabil ditzakete bi hizkuntza edo gehiago dakizkiten pertsonek. Azkenik, kontuan izan behar da hiztunen jardun-esparru guztietan erabiltzen direla hizkuntzak, eta hiztunek erabaki behar dutela beren hizkuntza-errepertorioko zer hizkuntza erabiliko duten komunikazio-egoera bakoitzean.
Arrazoi horiengatik ezarri behar da hizkuntzen ikuspegi integratua; eta, ildo horri jarraituta, hizkuntzen ezaugarri bereizgarriak eta hizkuntza guztien alderdi komunak landu eta partekatu behar dira, hizkuntza guztiak behar bezala erabiltzeko.

Hizkuntzen Tratera Integratua lantzeko modulua

  1. SAIOA:

Hizkuntzen Trataera Integratua.  Lehenengo hurbilketa

2. SAIOA:

Ikastetxean, Hizkuntzen trataera integratua garatzeko bideak

3. SAIOA:

Hizkuntzen Trataera Integratua garatzeko eredu didaktikoa