“Ikasteko irakurri” ardatzak hauxe azpimarratzen du: irakurketa, eskola esparruan nahiz eskolatik kanpo, ezagutza garatzeko eta ikasteko funtsezko baliabidea dela; izan ere, irakurtzen jakiteak eskola arrakasta ezinbestean bermatzen ez badu ere, irakurmena behar bezala garatuta ez izatea eskola porrotaren arrazoietako bat da eta norbanakoaren garapen kognitiboa oztopatzen du. Gainera, derrigorrezko eskolaldia eta horren ondorengo ikasketak amaituta ere, mota askotako testuak askotariko euskarrietan irakurtzea izan ohi da ezagutzak transmititzeko eta jasotzeko bitarteko nagusia.
Irakurtzeko gaitasuna modu sistematikoan landu behar da ikastetxe guztietan, arlo, ikasgai eta eremu guztietan; ziklo eta eta ikasmaila guztietan, aurrez antolatutako eta planifikatutako jardueren bidez, ikasle guztiak irakurle gaituak izan daitezen; ahaztu gabe, irakurtzeko oztopoak izan eta beraz, berariazko esku-hartzeak beharko dituzten ikasleak.
Formazio Modulu Orokorra
Formazio Moduluaren Egokitzapena (LH)
Formazio modulu orokorraren egokitzapen honek irakurtzen ikastea alderdiari erreparatzen dio; beraz, Lehen Hezkuntzako 1. zikloari erantzuna eman nahi dio. Oro har, irakurtzeko konpetentzia garatzeko estrategiak bultzatu nahi ditu Haur Hezkuntzako curriculumetik abiatuta LH osora.
- Zer da irakurtzea?
- Irakurtzen ikastea
- Zer dio curriculumak? HH, LH 1. zikloa eta 2. zikloa
- Irakurketa-estrategiak: irakurri aurretik, bitartean eta ondoren
- Familiak ere kontatzen du
- Ulermenean parte hartzen duten irakurketa-prozesuak
- Irakurriaren ulermenaren ebaluazioa: zer eta nola?
- Ikastetxearen Irakurketa Plana: erabakiak
4. SAIOA (*hautazkoa)
- Informazio biltzeko, hautatzeko eta kudeatzeko prozedurak
- Gelako zenbait jarduera