Gaur egungo curriculuma konpetentzietan oinarritzen da, eta arazo egoerei erantzun egokiak ematen dakiten pertsonak prestatzeko beharra defendatzen du. Hau da, planteatzen du ikasleak egoera konplexuen eta esanguratsuen aurrean jarri behar ditugula, egoera horiek konpon ditzaten, horretarako behar den konpetentzia edo konpetentzia multzoa baliatuz.

Arazo-egoera irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren abiapuntua da, bai eta konpetentziak ebaluatzeko oinarria ere.

Arazo-egoerak garrantzitsuak dira konpetentziak garatzeko, jakintzak integratzen eta jakintza horiek egoera berrien aurrean erabiltzen laguntzen dutelako.

Orrialde honetan, arazo-egoeren bildumak, etapaka antolatuta aurki ditzakezue:

 

HAUR HEZKUNTZA

OINARRIZKO HEZKUNTZA

HELDUEN HEZKUNTZA